martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us



GU GARA MAKINAK

Bideo honek oso ongi islatzen du gure gizarte honetako egunerokotasuna; izan ere, imajinak oso arin doaz eta horietan arreta jartzen duzunerako ohartzen zara jada beste imajina bat ageri dela. Beraz, esan daiteke bideoa arinegi doala, teknologien garapena eta gure bizimodua bera bezala.

Hasieran, testuez mintzo da, zer nolako eboluzioa izan duten azalduz. Izan ere, lehen testuak eta hitzak informatzeko, azaltzeko, komunikatzeko... erabiltzen ziren. Gaur egun, ordea, testu edo hitz horien bidez beste testu edota hitz batzuk lotzen dira, azkenean sare erraldoi bat sortuz. Testu horiei hipertestuak deritze eta hauei esker informazio guztia elkarlotuta dago (linken bidez).

Halere, baliabide hauek guztiak eta eboluzio hau ezinezkoa litzateke gizakirik gabe. Hortik dator bideoaren izenburua: The machine is us; azken finean, gu geu garelako hau guztia sortu dugunak eta honetan lan egiten dugunak makinak bagina.

1 comentario: