martes, 15 de marzo de 2011
INTERNETAREN HISTORIA
Gaur egun gure egunerokotasuna ezin dugu imajunatu ere egin internetik agbe, izan ere, gure bizitzan beharrezko ditugun hainbat funtzio eta eginkizun berari esker lortzen ditugu. Halere, beti ez da izan horrelakoa, eboluzio ikaragarri baten ondorioa da gaur egungoa.
1957an aldaketa gertatu zen, ordenagailu prozesu bera erabiltzaile bat baino gehiagok erabiltzeko aukera zabaldu zenean, hain zuzen. Ordura arte, ez baitzegoen horretarako aukerarik.
Urtebete geroago ARPA sortu zuten AEBk, ordura arte informazioa pertsonen bitartez zabaltzen zen. ARPAk zentzu honetan aldaketa ikaragarri suposatu zuen, honen bidez informazio bera mundo guztiari heltzea ziurtatu zen, ahoz ahozko komunikazioan sortu daitezkeen aldakuntza, gaizku ulertze etabarrak sahiestuz.
Internetek 1969an du jatorria, urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri baitzen Estatu Batuetako unibertsitate batzuetan. ARPANET (Advanced Research Projects Agency Network) konputagailu sarea, martxan jarri zen lehen pakete kommutazio sarea izan zen. Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin. Lehen nodoa Kaliforniako unibertsitatean sortu zen eta 1990 urtera arte Interneten bizkarrezurra izan zen, 1983an TCP/IP protokolorako trantsizioa burutu zenetik.
Hau proiektu zientifikoaren, militarraren eta komertzialaren inguruan garatu zen, eta hor dago internetaren oinarria ere.
Bestalde, hasierako sarea (ARPAren sasoian) zentralizatua zen, baina hau distantzia laburrera mugatuta zegoen, hau da, bere uhinak ez ziren urrunera iristen. Honen ostean, sare sakabanatua garatu zen (NPLren bidez) eta honek distantzia luzeko uhinak bidaltzen zituen, konexioaren kalitatea hobetuz.
Azkenik, egun ezagutzen dugun interneta sortu zen. Sare hau beste sare batzuekin komunikatzean oinarritzen da, milaka uhin elkartrukatuz. Sare hau Cyclades-en eskutik etorri zen eta izenak berak ere esanahi bera du: INTERNET (SARE BITARTEAN). Sare hau hardware-aren barruan kokatzen da eta konexio zuzena izatea ahalbidetzen du.
Gerora, telefono konpainiek protokoloa garatu zuten eta sarea erabiltzen hasi ziren karguak eta fakturak kobratzeko, beste gauza batzuen artean.
Eboluzioaren azkena, aldiz, TCP dugu. TCP/IP eredua edo Interneteko protokolo multzoa, Interneteko konputagailu-sareen komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Bere ezaugarriak ondokoak dira:
• Pakete-kommutazioa erabiltzen du
• Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du
• Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da.
• Arkitektura desberdineko eta sistema eragile desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka
1990erako, ARPANET berak ereindako haziaren ondorioz sortutako sare berriagoek gainditu zuten, eta beraz itxi eta desegin egin zen. Ordutik INTERNETa nagusitu da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario