sábado, 2 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf
Eten digitala internetera edota teknologi konkretu batzuetara sarbidea dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa litzateke, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala.Desoreka hau hainbat faktorek sortzen dute, besteak beste, belaunaldien arteko ezberdintasuak, eta ezberdintasun sozioekonomikoak.

Eten digitala pertsonen artean, erakundeen artean, gizarte ezberdinen artean edota herri ezberdinen artean bereiztu daiteke, adina, sexu generoa, ekonomi egoera edota kultura ikuskera ezaugarriak direla medio.

Ezberdintasun handia dago teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonen eta erabili ezin dituztenen artean. Alde batetik, teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonek bizitza errazago eta erosoago egiten dieten lanabesak dituzte. Zenbait informazio behar badute, interneten bilatzea baino ez dute, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna ez dutenek, aldiz, askoz ere zailago izango dute informazioa bilatzeko orduan. Honek ez du esan nahi ez dutenik bilatuko baina bai bidea korapilotsuagoa izango dela.

Eten digitala, belaunaldi ezberdinen artean maiz gertatu ohi da. Adineko pertsona askok ez du teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta kasu honetan beharrezkoa da alfabetatze digitala. Teknologia berriak erabiltzen ikasi nahi duen pertsona ororentzat eskuragarri egon beharko litzateke alfabetatze digitala, honek, ate asko zabalduko baitizkie.

Egoera soziekonomiko baxua duen jendearen artean ere ematen da eten digital hau. Batzutan ezjakintasunaren ondorioz eta beste batzuetan, baliabide faltagatik. Horretarako, orain dela urte batzuk ia herri guztietan jarri ziren abian KZ guneak eta honek alfabetatze digitala ahalbidetzen du eta denentzako eskuragarri jartzen du.

Teknologia berri hauek eskolara eramatea oso garrantzitsua da eten digitala egon ez dadin. Haurrei, bizitzan aurrera egiteko baliabideak eman behar zaizkie eta teknologia berriak gure bizitzaren parte direla kontuan hartuz, eurentzat tresna garrantzitsua dira eta eskolaren bitartez iritsi behar zaizkie.

No hay comentarios:

Publicar un comentario