miércoles, 20 de abril de 2011

Gaitasun digitala



Lehenengo bideoan, "Multimedia Literacy Digital Story" deritzonean, lehengo eta gaur egungo haurrak zein desberdinak diren azaltzen du, alfabetizazio digitalari dagokionez. Lehen, haurrek, gehiago amesten baitzuten, imajinazioa erabiliz.
Gaur egun, ordea, haurrek ez dute zertan hainbeste amestu eta imajinatu, jada, pentsa dezaketen edozein gauza ikusi dezaketelako. Beraz, konpetentzia digitalak, modu honetan, alde batetik, informazio eta irudi ugari eta interesgarri eskaintzen ditu, baina, kontu handiz erabili barik, irudimenaren kontra ere egin dezake. Egungo haurrek imajinatu dezaketena jada kontsumitzen dute, pentsatzeko beharrizanik ez dute.

Bigarren bideoan, aldiz, “Tiscarresume” delakoan, alfabetizazioaren inguruko ikuspegi oso desberdina ageri da, kritikoagoak direla esan dezakegu.
Honetan, curriculumaren egokitzapena eta ikasleen formakuntza ezinbesteko alderdia da alfabetizazio digitala ematerako orduan.
Horretarako, kontuan izan beharko da, irakasleen formakuntza. Izan ere, ikasleek formakuntza egokia jaso ahal izateko, lehenago irakasleek jaso beharko dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario