miércoles, 20 de abril de 2011

Gaitasun digitala



Lehenengo bideoan, "Multimedia Literacy Digital Story" deritzonean, lehengo eta gaur egungo haurrak zein desberdinak diren azaltzen du, alfabetizazio digitalari dagokionez. Lehen, haurrek, gehiago amesten baitzuten, imajinazioa erabiliz.
Gaur egun, ordea, haurrek ez dute zertan hainbeste amestu eta imajinatu, jada, pentsa dezaketen edozein gauza ikusi dezaketelako. Beraz, konpetentzia digitalak, modu honetan, alde batetik, informazio eta irudi ugari eta interesgarri eskaintzen ditu, baina, kontu handiz erabili barik, irudimenaren kontra ere egin dezake. Egungo haurrek imajinatu dezaketena jada kontsumitzen dute, pentsatzeko beharrizanik ez dute.

Bigarren bideoan, aldiz, “Tiscarresume” delakoan, alfabetizazioaren inguruko ikuspegi oso desberdina ageri da, kritikoagoak direla esan dezakegu.
Honetan, curriculumaren egokitzapena eta ikasleen formakuntza ezinbesteko alderdia da alfabetizazio digitala ematerako orduan.
Horretarako, kontuan izan beharko da, irakasleen formakuntza. Izan ere, ikasleek formakuntza egokia jaso ahal izateko, lehenago irakasleek jaso beharko dutelako.

sábado, 2 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf
Eten digitala internetera edota teknologi konkretu batzuetara sarbidea dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa litzateke, bai kontsumitzaile zein produktore mediatiko bezala.Desoreka hau hainbat faktorek sortzen dute, besteak beste, belaunaldien arteko ezberdintasuak, eta ezberdintasun sozioekonomikoak.

Eten digitala pertsonen artean, erakundeen artean, gizarte ezberdinen artean edota herri ezberdinen artean bereiztu daiteke, adina, sexu generoa, ekonomi egoera edota kultura ikuskera ezaugarriak direla medio.

Ezberdintasun handia dago teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonen eta erabili ezin dituztenen artean. Alde batetik, teknologia berriak erabili ditzaketen pertsonek bizitza errazago eta erosoago egiten dieten lanabesak dituzte. Zenbait informazio behar badute, interneten bilatzea baino ez dute, teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna ez dutenek, aldiz, askoz ere zailago izango dute informazioa bilatzeko orduan. Honek ez du esan nahi ez dutenik bilatuko baina bai bidea korapilotsuagoa izango dela.

Eten digitala, belaunaldi ezberdinen artean maiz gertatu ohi da. Adineko pertsona askok ez du teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna eta kasu honetan beharrezkoa da alfabetatze digitala. Teknologia berriak erabiltzen ikasi nahi duen pertsona ororentzat eskuragarri egon beharko litzateke alfabetatze digitala, honek, ate asko zabalduko baitizkie.

Egoera soziekonomiko baxua duen jendearen artean ere ematen da eten digital hau. Batzutan ezjakintasunaren ondorioz eta beste batzuetan, baliabide faltagatik. Horretarako, orain dela urte batzuk ia herri guztietan jarri ziren abian KZ guneak eta honek alfabetatze digitala ahalbidetzen du eta denentzako eskuragarri jartzen du.

Teknologia berri hauek eskolara eramatea oso garrantzitsua da eten digitala egon ez dadin. Haurrei, bizitzan aurrera egiteko baliabideak eman behar zaizkie eta teknologia berriak gure bizitzaren parte direla kontuan hartuz, eurentzat tresna garrantzitsua dira eta eskolaren bitartez iritsi behar zaizkie.

martes, 15 de marzo de 2011

INTERNETAREN HISTORIA


Gaur egun gure egunerokotasuna ezin dugu imajunatu ere egin internetik agbe, izan ere, gure bizitzan beharrezko ditugun hainbat funtzio eta eginkizun berari esker lortzen ditugu. Halere, beti ez da izan horrelakoa, eboluzio ikaragarri baten ondorioa da gaur egungoa.

1957an aldaketa gertatu zen, ordenagailu prozesu bera erabiltzaile bat baino gehiagok erabiltzeko aukera zabaldu zenean, hain zuzen. Ordura arte, ez baitzegoen horretarako aukerarik.
Urtebete geroago ARPA sortu zuten AEBk, ordura arte informazioa pertsonen bitartez zabaltzen zen. ARPAk zentzu honetan aldaketa ikaragarri suposatu zuen, honen bidez informazio bera mundo guztiari heltzea ziurtatu zen, ahoz ahozko komunikazioan sortu daitezkeen aldakuntza, gaizku ulertze etabarrak sahiestuz.
Internetek 1969an du jatorria, urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri baitzen Estatu Batuetako unibertsitate batzuetan. ARPANET (Advanced Research Projects Agency Network) konputagailu sarea, martxan jarri zen lehen pakete kommutazio sarea izan zen. Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin. Lehen nodoa Kaliforniako unibertsitatean sortu zen eta 1990 urtera arte Interneten bizkarrezurra izan zen, 1983an TCP/IP protokolorako trantsizioa burutu zenetik.
Hau proiektu zientifikoaren, militarraren eta komertzialaren inguruan garatu zen, eta hor dago internetaren oinarria ere.
Bestalde, hasierako sarea (ARPAren sasoian) zentralizatua zen, baina hau distantzia laburrera mugatuta zegoen, hau da, bere uhinak ez ziren urrunera iristen. Honen ostean, sare sakabanatua garatu zen (NPLren bidez) eta honek distantzia luzeko uhinak bidaltzen zituen, konexioaren kalitatea hobetuz.
Azkenik, egun ezagutzen dugun interneta sortu zen. Sare hau beste sare batzuekin komunikatzean oinarritzen da, milaka uhin elkartrukatuz. Sare hau Cyclades-en eskutik etorri zen eta izenak berak ere esanahi bera du: INTERNET (SARE BITARTEAN). Sare hau hardware-aren barruan kokatzen da eta konexio zuzena izatea ahalbidetzen du.
Gerora, telefono konpainiek protokoloa garatu zuten eta sarea erabiltzen hasi ziren karguak eta fakturak kobratzeko, beste gauza batzuen artean.
Eboluzioaren azkena, aldiz, TCP dugu. TCP/IP eredua edo Interneteko protokolo multzoa, Interneteko konputagailu-sareen komunikazioa ahalbidetzen duen protokolo multzoa da. Bere ezaugarriak ondokoak dira:
• Pakete-kommutazioa erabiltzen du
• Sareko edozein puntutik makina biren arteko konexio fidagarria ahalbidetzen du
• Maila baxuko protokoloetan sostengatzen da.
• Arkitektura desberdineko eta sistema eragile desberdineko sareak elkar konektatzeko ahalmena dauka

1990erako, ARPANET berak ereindako haziaren ondorioz sortutako sare berriagoek gainditu zuten, eta beraz itxi eta desegin egin zen. Ordutik INTERNETa nagusitu da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du.

lunes, 14 de marzo de 2011

BLOGAK IRAKASKUNTZAN

Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke.

Bestalde, Haur Hezkuntzan ere funtzio asko bete ditzakete aplikazioaek: izan ere, ikastetxe desberdinek harremana izan dezakete honen bidez, elkarren errealitatea ezagutuz. Horrez gain, gai desberdinak lantzeko eta argazkiak igotzeko ere erabili daitezke.

lunes, 28 de febrero de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



XXI. mende honetan gure gizarteari informazioaren gizartea deitu izan diote askok. Gaur egun, pertsona batek informazioa hainbat bidetatik jaso dezake: bere kideengandik, liburuetatik, hedabideetatik, internetetik... Informazioa soberan izaten du edonork eskura, baina arazoa informazio hori erabiltzeko eta prozesatzeko eran sortzen da.

martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us



GU GARA MAKINAK

Bideo honek oso ongi islatzen du gure gizarte honetako egunerokotasuna; izan ere, imajinak oso arin doaz eta horietan arreta jartzen duzunerako ohartzen zara jada beste imajina bat ageri dela. Beraz, esan daiteke bideoa arinegi doala, teknologien garapena eta gure bizimodua bera bezala.

Hasieran, testuez mintzo da, zer nolako eboluzioa izan duten azalduz. Izan ere, lehen testuak eta hitzak informatzeko, azaltzeko, komunikatzeko... erabiltzen ziren. Gaur egun, ordea, testu edo hitz horien bidez beste testu edota hitz batzuk lotzen dira, azkenean sare erraldoi bat sortuz. Testu horiei hipertestuak deritze eta hauei esker informazio guztia elkarlotuta dago (linken bidez).

Halere, baliabide hauek guztiak eta eboluzio hau ezinezkoa litzateke gizakirik gabe. Hortik dator bideoaren izenburua: The machine is us; azken finean, gu geu garelako hau guztia sortu dugunak eta honetan lan egiten dugunak makinak bagina.

lunes, 14 de febrero de 2011

WEB 2.0

Datorren asterako ikusi beharreko bideoa

Informazio gehiago dugu wikipedian